26 Nola ahalcatzen baita ohoina, atzemana denean, hala ahalquetara erori dira Israelen etchea, bera eta bere erregue, aphez eta profetac,
27 Çurari erranic: Hi haiz ene aita; eta harriari: Hic eman darotan bicia. Itzuli çaizquit guibelaz, eta ez aitzinaz; eta beren hesturaco orduan erranen dute: Jaiqui çaite, eta libra gaitzatzu.
28 Non dira çure jainco, çuretzat eguin içan ditutzun hequiec? Jaiqui beitez, eta çure hesturaco orduan libra beçaitzate; ecen, oi Juda, cembat baitziren çure hiriac, hambat ciren çure jaincoac.
29 Cer nahi duçu enequin juiamendutan sarthuric? Oroc utzi nauçue, dio Jaunac.
30 Alferretan jo ditut çuen haurrac, cridança ez dute hartu; çuen ezpatac iretsi ditu çuen profetac, lehoin xahutzaile bat beçala da
31 Çuen ganicaco iraulguia. Adi çaçue Jaunaren hitza: Israelençat bilhacatu othe naiz mortu bat, edo lur berantiar bat? Cergatic erran du beraz ene populuac: Guibelerat eguin dugu, ez gare guehiago çure ganat ethorrico?
32 Nescatcha batec ahancico othe du bere aphaindura, edo andre espos batec bere lephocoa? Ene populuac, bada, ahanci nau konda ecin ditaqueen becembat egunez.