5 Hau dio Jaunac: Cer bidegabequeria aurkitu dute çuen arbasoec ene baithan, ene ganic urrundu baitira eta hutsalqueriaren ondotic ibili eta hutsal bilhacatu?
6 Eta ez dute erran: Non da Jauna, Eguiptoco lurretic iganaraci gaituena, bidatu gaituena mortua gaindi, nihor ecin-egonezco eta ibilquiçun ez den lurra barna, lur agor eta heriotzea iduri duenaren erditic, guiçona ibili eta egon ez den lurra gaindi?
7 Eta erakarri çaituztet Carmel lur batera, jan cinetzaten hango fruitac eta goça hango onac; eta sarthu ondoan, kutsatu duçue ene lurra, eta hatsgarriqueria bat eguin duçue ene primançaz.
8 Aphecec ez dute erran: Non da Jauna? eta legueçainec ez naute eçagutu; eta arçainec hautsi dute ene leguea; eta profetec Baalen icenean profetisatu dute, eta idolei jarraiqui dira.
9 Hargatic sarthuren naiz oraino çuequin juiamendutan, dio Jaunac, eta jaçarriren dut çuen umeen contra.
10 Çoazte Cethimgo irletara eta ikusaçue; igorraçue Cedarrera; eta çorrozqui beguira çaçue eta ikusaçue, hean guerthatu den han holacoric;
11 Hean populuac aldatu dituen bere jaincoac; eta-bada ez dira segurqui hequiec jainco. Aldiz ene populuac bere ospea aldatu du idolarençat.