1 Eta Phasur apheçac, Emerren semeac, ceina buruçagui Jaunaren etchean eçarria baitzen, aditu çuen Jeremias hitz horien profetisatzen.
2 Eta Phasurrec jo çuen Jeremias profeta eta eçarri çuen Benjaminen gaineco athean cen presondeguian, Jaunaren etchean.
3 Biharamunean, arguitu çuenean, Phasurrec atheratu çuen Jeremias presondeguitic, eta Jeremiasec erran çaroen: Jaunac etzaitu guehiago deitzen Phasur, bainan Orotaric-beldur.
4 Ecen hau dio Jaunac: Huna non emanen çaituztedan beldurrari, hi, eta hire adisquide guciac; eta hequiec erorico dira beren etsaien ezpataren azpira, eta hire beguiec ikusico dute; eta Juda gucia arthiquiren dut Babilonaco erregueren escuetara; eta harec eramanen ditu Babilonara eta ezpataz joco ditu.