1 Eta Phasur apheçac, Emerren semeac, ceina buruçagui Jaunaren etchean eçarria baitzen, aditu çuen Jeremias hitz horien profetisatzen.
2 Eta Phasurrec jo çuen Jeremias profeta eta eçarri çuen Benjaminen gaineco athean cen presondeguian, Jaunaren etchean.
3 Biharamunean, arguitu çuenean, Phasurrec atheratu çuen Jeremias presondeguitic, eta Jeremiasec erran çaroen: Jaunac etzaitu guehiago deitzen Phasur, bainan Orotaric-beldur.
4 Ecen hau dio Jaunac: Huna non emanen çaituztedan beldurrari, hi, eta hire adisquide guciac; eta hequiec erorico dira beren etsaien ezpataren azpira, eta hire beguiec ikusico dute; eta Juda gucia arthiquiren dut Babilonaco erregueren escuetara; eta harec eramanen ditu Babilonara eta ezpataz joco ditu.
5 Eta emanen ditut hiri huntaco ontasunac oro, eta hunen lan gucia eta baliostasun guciac, eta Judaco erregueen kutchetaco aberastasunac oro; emanen ditut hequien etsaien aztaparretara; eta harrapaturen dituzte; eta hartuco eta Babilonara eramanen dituzte.
6 Hi berriz, Phasur, eta hire etcheco guciac, gathibu goanen çarete; eta goanen çarete Babilonara; eta hi eta hire adisquide guciac, ceinei gueçurra profetisatu baitiotec, han hilen eta han ehorcico çarete.
7 Escuratu nauçu, Jauna, eta ethorri natzaitzu; hazcarrago içan çare, eta nausitu çare; egun gucian irrigarri ibili naiz; oroc escarniatu haute;