10 Ecen aditu ditut hainitzen irainac, eta ikusi laztura inguruan. Eta guiçon gucietaric, enequin baquean bici eta ene aldaquetan çaudecenetaric, aditu dut: Eguioçue ondotic eta jarraiquico gatzaizquio; hean nolazbait enganatuco den, hean nausituco aren horren contra eta hortaric ardietsuco dugun aspercunde.
11 Jauna ordean enequin da, guerlari hazcar bat iduri; horren gatic hiri ondotic eguiten darotatenac erorico dira; hebain içanen dira; ahalque gaitzaz dira estalico, ceren adimenduz ez baitute ardietsi nolacoa den bethirainoco laido behinere eceztatzen ez dena.
12 Eta çuc, armadetaco Jauna, prestuaren frogatzailea, bihotzac eta barneac ikusten ditutzuna; eguiçu, othoi, ikus deçadan çure aspercundea hequien gainean; ecen çure aitzinean aguertu dut ene çucena.
13 Jaunari canta diotzotzue canticac, lauda çaçue Jauna, ceren gaixtaguinen aztaparretic atheratu duen beharraren bicia.
14 Madaricatua ni sortu naicen eguna; ene amac mundurat eman nauen eguna ez bedi içan benedicatua.
15 Madaricatua guiçona, ene aitari berria ekarri içan dioena, erranez: Muthico bat sorthu çaitzu; eta bozcarioz beçala bethe duena.
16 Guiçon hura içan bedi Jaunac xahutu dituen hiriac beçala, eta ez baitzaio urriquitu: Adi beça goicean marrasca, eta egüerditan orrobia;