Jeremiasen Profecia 20:6-12 BHNT

6 Hi berriz, Phasur, eta hire etcheco guciac, gathibu goanen çarete; eta goanen çarete Babilonara; eta hi eta hire adisquide guciac, ceinei gueçurra profetisatu baitiotec, han hilen eta han ehorcico çarete.

7 Escuratu nauçu, Jauna, eta ethorri natzaitzu; hazcarrago içan çare, eta nausitu çare; egun gucian irrigarri ibili naiz; oroc escarniatu haute;

8 Ceren aspaldidanic minço bainaiz, ixtaqueriaz oihu, eta xahupenaz deihadar eguinez; eta enetzat Jaunaren hitza bilhacatu da laido eta escarnio bide egun gucian.

9 Eta erran dut: Ez naiz Jaunaz orhoituco, eta ez naiz guehiago haren icenean minçaturen: eta ene bihotzean eguin da hala-nola su bat erretzen duena, eta ene heçurretan sarthua; eta ecin jasanez, iraungui naiz.

10 Ecen aditu ditut hainitzen irainac, eta ikusi laztura inguruan. Eta guiçon gucietaric, enequin baquean bici eta ene aldaquetan çaudecenetaric, aditu dut: Eguioçue ondotic eta jarraiquico gatzaizquio; hean nolazbait enganatuco den, hean nausituco aren horren contra eta hortaric ardietsuco dugun aspercunde.

11 Jauna ordean enequin da, guerlari hazcar bat iduri; horren gatic hiri ondotic eguiten darotatenac erorico dira; hebain içanen dira; ahalque gaitzaz dira estalico, ceren adimenduz ez baitute ardietsi nolacoa den bethirainoco laido behinere eceztatzen ez dena.

12 Eta çuc, armadetaco Jauna, prestuaren frogatzailea, bihotzac eta barneac ikusten ditutzuna; eguiçu, othoi, ikus deçadan çure aspercundea hequien gainean; ecen çure aitzinean aguertu dut ene çucena.