1 Jaunaren ganicaco solasa Jeremiasi, Sedecias erregueac hunen gana igarri cituenean Phasur, Melquiasen semea, eta Sophonias apheça: Maasiasen semea, cioelaric:
2 Nola Nabucodonosor, Babilonaco erregue, gure contra guducatzen baita, galda dioçoçu Jaunari, hean gure alde ez duen eguinen ohico bere sendagaila gucien arabera, eta etsaia gutaric guibelatuco denez.
3 Eta Jeremiasec erran cioten: Hunela minçatuco çarete Sedeciasi:
4 Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non bihurturen ditudan nic çuen escuetan diren guerlaco tresnac, ceinequin guducatzen baitzarete Babilonaco erregueren contra, eta çuen harrasien inguruan sethiatzen çaituzten Caldearren contra; eta harma horiec bilduco ditut hiri hunen erdira.
5 Eta nic guducaturen çaituztet escu hedatuaz eta beso hazcarraz, ene iraquiduran, ene gaitziduran eta ene hasarre handian.