11 Ecen hau dio Jaunac Selumi, Josiasen seme Judaco erregueri, bere aita Josiasen ondotic erreguinatu denari, eta toqui huntaric ilki denari: Ez da gaurguero hunai itzuliren;
12 Bainan cein lekutara ere eramanaraci baitut, han hilen da, eta lur hau ez du guehiago ikusico.
13 Çorigaitz bere etchea bidegabean eta bere selharuac makurrean alchatzen dituenari; ariaric gabe bere adisquidea çaphatzen duenari, eta haren saria hari bihurcen ez dioenari!
14 Dio: Alchaturen ditut etche bat çabala eta selharu nasaiac. Eguiten ditu leiho asco, eta cedroz bobedac, eta escarlataz gorritzen ditu.
15 Erreguinaturen othe haiz, cedroz ducalacoz hire burua inguratzen? Hire aitac ez othe dic jan eta edan, çucenari eman bere bidea eta çucentasuna iduqui, orotan orduan ongui atheratzen baitzen?
16 Bere onetan, beharraren eta buluçaren alde juiatu du; eta hori, ez othe eçagutzen ninduelacoz? dio Jaunac.
17 Hire beguiac aldiz, jaramanqueriara itzuliac dituc, hobengabeco odolaren ixurcera, çaphaquetara, eta gaixtaqueriaco urhatsetara.