16 Bere onetan, beharraren eta buluçaren alde juiatu du; eta hori, ez othe eçagutzen ninduelacoz? dio Jaunac.
17 Hire beguiac aldiz, jaramanqueriara itzuliac dituc, hobengabeco odolaren ixurcera, çaphaquetara, eta gaixtaqueriaco urhatsetara.
18 Horren gatic hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinez Josiasen semeaz: Ez dute deithoratuco, hunela minçatuz: Çorigaitz! anaia; çorigaitz! arreba; çorigaitz! jauna; çorigaitz! guiçon ospetsua.
19 Usteldua eta Jerusalemgo atheetaric camporat arthiquia, astoa ehorzten den beçala ehorciren dute.
20 Siongo alaba, igan hadi Liban gainera eta eguiçan deihadar: Basan gucian adiaraz çan hire marrasca, iragaiten direnei eguioten heiagora, ceren maite hindutenac xehacatuac baitire oro.
21 Minçatu natzain hire nasaiciaco egunetan, eta erran dun: Ez dut ençunen. Hori dun hire bidea hire gaztarotic, ez baitun nahi içan ene minçoa aditu.
22 Haicez hacico ditun hire arçain guciac, eta hire maithatzaileac gathibu goanen; eta orduan ahalcatua gueldituren haiz; gorriaracico hau hire malçurqueria guciac.