17 Hire beguiac aldiz, jaramanqueriara itzuliac dituc, hobengabeco odolaren ixurcera, çaphaquetara, eta gaixtaqueriaco urhatsetara.
18 Horren gatic hau dio Jaunac Judaco erregue Joaquinez Josiasen semeaz: Ez dute deithoratuco, hunela minçatuz: Çorigaitz! anaia; çorigaitz! arreba; çorigaitz! jauna; çorigaitz! guiçon ospetsua.
19 Usteldua eta Jerusalemgo atheetaric camporat arthiquia, astoa ehorzten den beçala ehorciren dute.
20 Siongo alaba, igan hadi Liban gainera eta eguiçan deihadar: Basan gucian adiaraz çan hire marrasca, iragaiten direnei eguioten heiagora, ceren maite hindutenac xehacatuac baitire oro.
21 Minçatu natzain hire nasaiciaco egunetan, eta erran dun: Ez dut ençunen. Hori dun hire bidea hire gaztarotic, ez baitun nahi içan ene minçoa aditu.
22 Haicez hacico ditun hire arçain guciac, eta hire maithatzaileac gathibu goanen; eta orduan ahalcatua gueldituren haiz; gorriaracico hau hire malçurqueria guciac.
23 Libanen gainean jarria haicena, ohancea cedroetan eguiten dunana, nolaco incirinac eguinen ditunan ethorrico çaizquinean oinhaceac, erditzen hari denaren oinhaceac beçalacoac?