27 Eta beren arimaz deitzen duten lurrera, harat bihurtu nahiz, ez dire behinere bihurturen.
28 Jeconias hori ez othe da lurrezco unci hautsi bat? ez othe da deusetaco on ez den utzi bat? Certaco dire iraiciac hori eta horren ganicacoac eçagutzen etzuten lur batera?
29 Lurra, lurra, lurra, adi çaçu Jaunaren hitza.
30 Hau dio Jaunac: Iscriba çaçu guiçon hori agor içanen dela, guiçon bat bere bician çorionic içanen ez duena; ecen horren ganic ez da atheratuco guiçonic, Dabiden tronuan jarrico denic, eta Judean guehiago manamendua içanen duenic.