3 Hau dio Jaunac: Çucenari emoçue bere bidea, çucentasunean ibil çaitezte, eta indarrac çaphatua daducana çaphatzailearen escutic athera çaçue ez eman atsecaberic arrotzari, umeçurçari eta alhargunari, eta ez çapha bidegabezqui, eta ez ixur toqui huntan odol hobengabea.
4 Ecen baldin gauça hori eguiten baduçue, etche huntaco atheetaric sarthuren dire Dabiden odoleco erregueac, haren tronuan jarrico, orga-laster eta çaldien gainera iganen direnac, berac eta beren cerbitzariac eta populua.
5 Baldin ez bacintuzte solas hauquiec ençuten, ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, jauregui hau mortu içanen dela.
6 Ecen hau dio Jaunac Judaco erregueren jaureguiaz: Ene aitzinean hincen Galaad beçala, Libanen cascoa beçala: ez bahaut mortu eguiten... nihor egon ez daitequeen beçala ez baditut hiriac eçarcen...
7 Sainduetsiren ditut hire contra hilca harico den guiçona eta haren harmac; arthiquico dituzte hire cedro hautac eta surat ambilduco.
8 Eta asco jendaqui hiri huntaric iraganen dire, eta batac berceari erranen dio: Cergatic Jaunac eguin dio hula hiri handi huni?
9 Eta ihardetsico dute: Ceren utzi duten beren Jainco Jaunarequilaco patua, eta jainco arrotzac dituzten adoratu eta cerbitzatu.