5 Baldin ez bacintuzte solas hauquiec ençuten, ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, jauregui hau mortu içanen dela.
6 Ecen hau dio Jaunac Judaco erregueren jaureguiaz: Ene aitzinean hincen Galaad beçala, Libanen cascoa beçala: ez bahaut mortu eguiten... nihor egon ez daitequeen beçala ez baditut hiriac eçarcen...
7 Sainduetsiren ditut hire contra hilca harico den guiçona eta haren harmac; arthiquico dituzte hire cedro hautac eta surat ambilduco.
8 Eta asco jendaqui hiri huntaric iraganen dire, eta batac berceari erranen dio: Cergatic Jaunac eguin dio hula hiri handi huni?
9 Eta ihardetsico dute: Ceren utzi duten beren Jainco Jaunarequilaco patua, eta jainco arrotzac dituzten adoratu eta cerbitzatu.
10 Hil denaren gainean nigarric ez eguin, haren gainean ez eguin deithoreric; ilkitzen denari eguiozquitzue auhenac, ceren ez baita guehiago bihurturen, guehiago ez baitu bere sor-lekua ikusiren.
11 Ecen hau dio Jaunac Selumi, Josiasen seme Judaco erregueri, bere aita Josiasen ondotic erreguinatu denari, eta toqui huntaric ilki denari: Ez da gaurguero hunai itzuliren;