1 Çorigaitz arçainei, ceinec galcen eta xahutzen baitute ene alhapideco arthaldea! dio Jaunac.
2 Horren gatic, ene populua alhatzen duten arçainei hau diote Israelgo Jainco Jaunac: Barraiatu duçue ene arthaldea, iraici duçue, eta etzaizcote goan ikustera; huna non ethorrico naicen ni çuen asmuen malçurqueriaren ikarcera, dio Jaunac.
3 Eta ene arthaldearen ondarrac bilduco ditut lur gucietaric, ceinetara iraici baititut; eta itzularacico ditut beren landetara, eta berhatuz eta murrucatuz goanen dira.
4 Eta hequien gainera eraiquiren ditut arçainac, eta alhaturen dituzte; ez dira guehiago icialduran eta ikaran içanen; eta molçotic bat ez da bilhatu beharco, dio Jaunac.