11 Ecen lohitu dira profeta eta apheça, eta hequien tzarqueriac aurkitu ditut ene etchean, dio Jaunac.
12 Horren gatic hequien bidea içanen da limburtegui bat beçala ilhumbean; ecen bulkaturen dituzte eta han erorico dira; asturugaitzac ecen ekarriren diozcatet gainera, ikustera goanen natzaiotenean, dio Jaunac.
13 Eta Samariaco profetetan ikusi dut erhoqueria; Baalen icenean profetisatzen, eta Israelgo ene populua enganatzen çuten.
14 Eta Jerusalemeco profetetan ikusi ditut berceen emazteequin kutsatzen direnen aztura berac eta gueçurreraco urhatsac; eta gaixtaguinen escuac hazcartu dituzte, nihor etzadien bere gaixtaqueriatic bihur: ene beguietan guciac bilhacatu dira Sodoma iduri eta Jerusalemdarrac Gomorha beçala.
15 Aria hortaz, dio armadetaco Jaunac profetei: Huna non emanen diotedan ciçari-belharra jatera, eta mina edatera; ecen Jerusalemgo profetetaric galduqueria ilki da lur guciaren gainera.
16 Hau dio armadetaco Jaunac: Çuei profetisatzen eta çuen enganatzen hari diren profeten solasac ez betzatzue ençun; erasten darozquitzuete beren bihotzeco iduriqueriac, eta ez Jaunaren ahoticaco hitzac.
17 Ni burhoztatzen nautenei erraten diote: Jaunac erran du: Baquea içanen duçue; eta beren bihotzeco tzartasunean dabilçanei, erran diote: Etzaitzue gaitza ethorrico gainera.