2 Horren gatic, ene populua alhatzen duten arçainei hau diote Israelgo Jainco Jaunac: Barraiatu duçue ene arthaldea, iraici duçue, eta etzaizcote goan ikustera; huna non ethorrico naicen ni çuen asmuen malçurqueriaren ikarcera, dio Jaunac.
3 Eta ene arthaldearen ondarrac bilduco ditut lur gucietaric, ceinetara iraici baititut; eta itzularacico ditut beren landetara, eta berhatuz eta murrucatuz goanen dira.
4 Eta hequien gainera eraiquiren ditut arçainac, eta alhaturen dituzte; ez dira guehiago icialduran eta ikaran içanen; eta molçotic bat ez da bilhatu beharco, dio Jaunac.
5 Hara non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta Dabidi eraiquiren diot ondoco prestu bat; eta erregue bat erreguinaturen da, eta çuhurra içanen da; eta lurraren gainean çucenari emanen dio bere bidea eta çucentasima beguiratuco du.
6 Egun hequietan salbatua içanen da Juda, eta Israel descansu bethean egonen da; eta hau da erregue hari emanen dioten icena: Jauna gure çucena.
7 Horren gatic, huna, dio Jaunac, heldu dira egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena
8 Bainan: Bici bedi Jauna, Israelen etcheco umeac atheratu eta erakarri dituena ipharreco lurretic, eta lur gucietaric, ceinetara iraici bainituen! Eta beren lurrean egonen dira.