23 Uste duçue Jainco naicela hurbiletic, dio Jaunac, eta ez naicela Jainco urrundic?
24 Guiçona çoko itsuetan gordetzen bada, ez othe dut ikusico nic? dio Jaunac; nic ez othe ditut ceru-lurrac bethetzen? dio Jaunac.
25 Aditu ditut profeta hequiec erasi dituztenac, ene icenean gueçurra profetisatuz, eta erranez: Amets eguin dut, amets eguin dut.
26 Noiz arteo holacoac içanen othe dira gueçurra eta beren bihotzeco liluramenduac profetisatzen dituzten profeten bihotzean?
27 Ene populuari hequiec ahançaraci nahi diote ene icena beren ametsez, ceinac bakotchac bere hurbilecoari erasten baitiozca; hala-nola Baalec hequien arbasoei ahançaraci baitzaroeten ene icena.
28 Amets bat duen profeta, amets erraten hari bedi; eta ene hitza duenac, ene hitza cintasunean erran beça; lastoac cer ikusteco du oguiarequin? dio Jaunac.
29 Ene hitzac ez othe dire sua beçalacoac, dio Jaunac, eta harria xehacatzen duen mailu bat iduri?