7 Horren gatic, huna, dio Jaunac, heldu dira egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena
8 Bainan: Bici bedi Jauna, Israelen etcheco umeac atheratu eta erakarri dituena ipharreco lurretic, eta lur gucietaric, ceinetara iraici bainituen! Eta beren lurrean egonen dira.
9 Profetei: Ene bihotza trencatua da ene baithan; ikaratu dira ene heçurrac; eguina naiz guiçon hordi baten pare, eta arnoac nahasi duen guiçona iduri, Jaunaren aitzinean eta haren hitz sainduen aitzinean.
10 Ecen liçunqueriaz bethea da lurra; burhoen gatic nigarrez dago lurra, mortuco celhaiac agor eguinac dira; eta hequien urhatsa gaixtoa içan da eta hequien indarra behar ez-beçalacoa.
11 Ecen lohitu dira profeta eta apheça, eta hequien tzarqueriac aurkitu ditut ene etchean, dio Jaunac.
12 Horren gatic hequien bidea içanen da limburtegui bat beçala ilhumbean; ecen bulkaturen dituzte eta han erorico dira; asturugaitzac ecen ekarriren diozcatet gainera, ikustera goanen natzaiotenean, dio Jaunac.
13 Eta Samariaco profetetan ikusi dut erhoqueria; Baalen icenean profetisatzen, eta Israelgo ene populua enganatzen çuten.