1 Jaunac eman çarodan ikuspen bat; eta hara bi otharre picoz betheac, Jaunaren templo aitzinean phausatuac, Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, eramanez gueroztic Jerusalemetic Babilonara Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta haren-peco aitzindariac, eta oficiale eta inguinadoreac.
2 Otharre batec cituen pico hainitz onac, lehembicico aroco picoac içaten ohi diren beçala; berce otharreac cituen pico hainitz tzarrac, jan etzitazqueenac beren tzartasunaren ariaz.
3 Eta erran çarodan Jaunac: Cer ikusten duçu, Jeremias? Eta ihardetsi nuen: Picoac, pico onac, hainitz onac; eta pico tzarrac, hainitz tzarrac, jan ez ditazqueenac beren tzarrez.
4 Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric:
5 Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac: Pico hauquiec onac diren beçala, onguitan eçaguturen ditut orobat Judaco desherrituac, toqui huntaric Caldearren lurrera igorri ditudanac.