3 Eta erran çarodan Jaunac: Cer ikusten duçu, Jeremias? Eta ihardetsi nuen: Picoac, pico onac, hainitz onac; eta pico tzarrac, hainitz tzarrac, jan ez ditazqueenac beren tzarrez.
4 Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric:
5 Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac: Pico hauquiec onac diren beçala, onguitan eçaguturen ditut orobat Judaco desherrituac, toqui huntaric Caldearren lurrera igorri ditudanac.
6 Eta ene beguiac onez eçarrico ditut hequien gainean, eta bihurraracico ditut toqui huntara; eta hazcartuco ditut, eta ez xahutuco; eta landatuco ditut, eta ez atheratuco.
7 Eta emanen diotet bihotz bat ene eçagutzeco, ni Jauna bainaiz; eta içanen dire ene populu, eta ni içanen naiz horien Jainco; ecen ene gana bihurturen dire beren bihotz oroz.
8 Eta nola beren tzarrez jan ez baititazque berce pico guciz tzar horiec, dio Jaunac; hala emanen ditut Sedecias, Judaco erregue, eta haren-peco aitzindariac, eta berce Jerusalemdar hiri huntan guelditu direnac eta Eguiptoco lurrean daudecenac.
9 Eta lurreco erresuma guciei emanen ditut jaçar eta jasanaraz dioçoten; laido, irribide, erranquiçun eta madaricionetan içanen dire leku gucietan, ceinetara nic baititut iraici.