1 Jeremiasi errana içan çaioen hitza Judaco populu guciaz, Josiasen seme, Judaco erregue Joaquinen laugarren urthean, hura baita Nabucodonosor Babilonaco erregueren lehembicico urthea.
2 Jeremias profetac erran içan daroete hitz hura Judaco populu guciari, eta Jerusalemgo egoiliarrei orori, cioelaric:
3 Amonen seme Josias, Judaco erregueren hamahirugarren urthetic eta egungo eguna arteo, urthe hau hogoi eta hirugarrena da: ilki çait Jaunaren hitza, eta erran darotzuet, gauaz jaiquiz eta minçatuz, eta ez nauçue ençun.
4 Eta Jaunac igorri darozquitzuete profeta bere cerbitzari guciac, goicic jaiquiz eta bidaliz; eta ez duçue ençun, eta ençuteco ez ditutzue beharriac makurtu,