11 Eta lur hau gucia içanen da mortu eta ororen lazgarri, eta jendaia horiec guciec hirur hogoi eta hamar urthez cerbitzaturen dute Babilonaco erregue.
12 Eta hirur hogoi eta hamar urtheac betheac ditazqueenean, beguiac ekarriren ditut, dio Jaunac, Babilonaco erregueren gainera, eta populu haren gainera, hequien gaixtaqueriaren gainera, eta Caldearren lurraren gainera; eta hura eguinen dut bethicotzat mortu.
13 Eta lur haren gainera eraiquiren ditut haren contra erran ditudan hitz guciac eta liburu huntan iscribatua dena oro, Jeremiasec jendaien contra profetisatu dituen guciac;
14 Alabainan jendaia asco eta erregue handiac ciren arren, cerbitzatu dituzte Caldearrac; eta bihurturen diotet beren eguincarien eta beren escuetaco lanen arabera.
15 Ecen han dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ene escutic har çaçu ene hasarrearen arnoaz bethea den unci hau; eta huntaric edanaraciren dioçute jendaqui guciei, ceinetara igorrico baitzaitut.
16 Eta edanen dute, eta nahasico dira; eta hequien erdira igorriren dudan ezpataren aitzinean burutic jaucico dira.
17 Eta Jaunaren escutic hartu nuen uncia, eta edanaraci nioten jendaia guciei, ceinetara igarri baininduen Jaunac;