13 Eta lur haren gainera eraiquiren ditut haren contra erran ditudan hitz guciac eta liburu huntan iscribatua dena oro, Jeremiasec jendaien contra profetisatu dituen guciac;
14 Alabainan jendaia asco eta erregue handiac ciren arren, cerbitzatu dituzte Caldearrac; eta bihurturen diotet beren eguincarien eta beren escuetaco lanen arabera.
15 Ecen han dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ene escutic har çaçu ene hasarrearen arnoaz bethea den unci hau; eta huntaric edanaraciren dioçute jendaqui guciei, ceinetara igorrico baitzaitut.
16 Eta edanen dute, eta nahasico dira; eta hequien erdira igorriren dudan ezpataren aitzinean burutic jaucico dira.
17 Eta Jaunaren escutic hartu nuen uncia, eta edanaraci nioten jendaia guciei, ceinetara igarri baininduen Jaunac;
18 Jerusalemeri, Judaco hiriei, hango erregue eta buruçaguiei; hequiec eçarceco mortu eta gucien lazgarri, irrigarri eta madaricagarri, egungo egunean diren beçala;
19 Faraoni, Eguiptoco erregueri, haren cerbitzari eta aitzindariei eta populu guciari;