2 Jeremias profetac erran içan daroete hitz hura Judaco populu guciari, eta Jerusalemgo egoiliarrei orori, cioelaric:
3 Amonen seme Josias, Judaco erregueren hamahirugarren urthetic eta egungo eguna arteo, urthe hau hogoi eta hirugarrena da: ilki çait Jaunaren hitza, eta erran darotzuet, gauaz jaiquiz eta minçatuz, eta ez nauçue ençun.
4 Eta Jaunac igorri darozquitzuete profeta bere cerbitzari guciac, goicic jaiquiz eta bidaliz; eta ez duçue ençun, eta ençuteco ez ditutzue beharriac makurtu,
5 Cioenean: Batbedera itzul çaitezte çuen bide tzarretic eta çuen gogoeta gaixtoetaric; eta menderen mendetan egonen çarete Jaunac çuei eta çuen arbasoei eman lurrean.
6 Eta ez goan jainco arrotzen ondotic, hequien cerbitzatzeco eta adoratzeco; eta ez beneçaçue hasarretzera ekar çuen escuetaco eguincariez, eta etzaituztet atsecabetan eçarrico.
7 Eta ez nauçue ençun, dio Jaunac, ni hasarretzera ekarceco çuen escuetaco eguincariez, çuen gaitzetan.
8 Aria hortaz dio armadetaco Jaunac: Ceren ez ditutzuen ençun ene hitzac,