23 Dedani, Themari, Buci eta buruac murriztuac dituzten guciei;
24 Eta Arabiaco erregue guciei, eta mendebaleco erregue mortuan egoten diren guciei;
25 Eta Çambrico erregue guciei, Elamgo erregue guciei eta Mediarren erregue guciei;
26 Ipharreco erregue guciei ere, dela hurbilecoac, dela urrungoac, bakotchari bere anaiaren contra; eta lurraren gaineco erregue guciei; eta Sesaqueco erreguec edanen du hequien ondotic.
27 Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Edaçue, eta hordi çaitezte, eta goiti eguiçue; eta eror çaitezte, eta ez jaiqui, nic çuen erdira igorrico dudan ezpataren aitzinean.
28 Eta çure escutic ez balute hartu nahi uncia edateco, erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac: Çancaca edanen duçue;
29 Ecen huna non abiatuco dudan atsecabea ene icena deithua den hirian eta çuec, hobengabeac iduri, salbu cintazquete? Etzarete salbu içanen; ecen deitzen dut ezpata lurreco egoiliar gucien gainera, dio armadetaco Jaunac.