30 Ela profetisaturen diozcatzute horiec oro, eta erranen dioçute: Jaunac orroa eguinen du ceru-goratic, eta bere egoitza saindutic adiaracico du bere minçoa; orroaz abiatuco da bere ospeco temploaren gainera; eta marruma bat, lacoco leherçaileena iduri, jaucico da lurreco egoiliar gucien contra.
31 Harrabotsa helduco da lurraren bazterretaraino, Jauna juiamendutan sarcen delacotz jendaiequin; berac juiatuco ditu guiçon guciac. Ezpatari eman diozcat gaixtaguinac, dio Jaunac.
32 Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non atsecabea atheraco den jendaiatic jendaiara, eta xirimola gaitz bat ilkico da lurraren buruetaric.
33 Eta egun hartan Jaunaren hilac içanen dire lurraren buru batetic berce bururaino; ez dire deithoratuac içanen, ez bilduac, ez ehorciac; gorotza beçala lurraren gainean etzanac egonen dire.
34 Arçainac, eguiçue oihu eta orrobia; arthaldeco buruçaguiac, hautsez estal çaitezte; ceren betheac baitira çuen egunac, hilac içateco; betheac, çuen barraiatzeco egunac; eta erorico çarete hala-nola unci balios baitzu.
35 Eta ihesbidea galduco da arçainençat, itzurpidea arthaldeco buruçaguiençat.
36 Arçainen deihadarra, arthaldeco buruçaguien orrobia; ceren Jaunac xahutu dituen hequien alhapideac.