33 Eta egun hartan Jaunaren hilac içanen dire lurraren buru batetic berce bururaino; ez dire deithoratuac içanen, ez bilduac, ez ehorciac; gorotza beçala lurraren gainean etzanac egonen dire.
34 Arçainac, eguiçue oihu eta orrobia; arthaldeco buruçaguiac, hautsez estal çaitezte; ceren betheac baitira çuen egunac, hilac içateco; betheac, çuen barraiatzeco egunac; eta erorico çarete hala-nola unci balios baitzu.
35 Eta ihesbidea galduco da arçainençat, itzurpidea arthaldeco buruçaguiençat.
36 Arçainen deihadarra, arthaldeco buruçaguien orrobia; ceren Jaunac xahutu dituen hequien alhapideac.
37 Baquezco landac ixil guelditu dire Jaunaren hasarreco iraquiduraren aitzinean.
38 Lehoin batec beçala utzi du bere itzalpea; ecen usoaren hasarreac eta Jaunaren ephaco iraquidurac desmasian eçarri dute hequien lurra.