6 Eta ez goan jainco arrotzen ondotic, hequien cerbitzatzeco eta adoratzeco; eta ez beneçaçue hasarretzera ekar çuen escuetaco eguincariez, eta etzaituztet atsecabetan eçarrico.
7 Eta ez nauçue ençun, dio Jaunac, ni hasarretzera ekarceco çuen escuetaco eguincariez, çuen gaitzetan.
8 Aria hortaz dio armadetaco Jaunac: Ceren ez ditutzuen ençun ene hitzac,
9 Huna non hartuco eta igorrico ditudan, dio Jaunac, ipharreco jendaqui guciac, eta Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzaria; eta erakarriren ditut lur hunen gainera, eta hemengo egoiliarren gainera, eta hunen inguruan diren jendaia gucien gainera, hilen ditut eta eçarriren hauquiec gucien harrigarri eta irrigarri, eta bethicotzat mortu.
10 Eta horien ganic galaracico ditut atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantua eta andre esposarena, ihara-harriaren harrabotsa eta criseluaren arguia.
11 Eta lur hau gucia içanen da mortu eta ororen lazgarri, eta jendaia horiec guciec hirur hogoi eta hamar urthez cerbitzaturen dute Babilonaco erregue.
12 Eta hirur hogoi eta hamar urtheac betheac ditazqueenean, beguiac ekarriren ditut, dio Jaunac, Babilonaco erregueren gainera, eta populu haren gainera, hequien gaixtaqueriaren gainera, eta Caldearren lurraren gainera; eta hura eguinen dut bethicotzat mortu.