12 Eta Jeremiasec, aitzindari guciei eta populu guciari minçatuz, erran çuen: Jaunac igorri nau etche huni eta hiri huni profetisatzera aditu ditutzuen hitzac oro.
13 Orai beraz ont çatzue çuen bideac eta çuen lehiac, eta ençun çaçue çuen Jainco Jaunaren minçoa; eta Jaunari urriquituren çaio çuen contra dixidatu duen gaitza.
14 Ni aldiz, huna çuen escuetan naiz; eguiçue çuen beguietan ongui eta çucen dena.
15 Jaquiçue bizquitartean eta eçagutaçue, ni hilcen banauçue, hobengabeco odola emanen duçuela çuen buruen contra, hiri hunen contra eta huntan daudecenen contra. Ecen eguiazqui Jaunac igorri nau çuen gana, çuen beharrietara helceco hitz hauquiec oro.
16 Eta aitzindariec eta populu guciac erran cioten aphecei eta profetei: Guiçon hau ez da heriotzezco juiamenduaz merezdun, ceren gure Jainco Jaunaren icenean minçatu baitzaiquigu.
17 Jaiqui ciren beraz toquico çaharretaric guiçon batzu, eta populuco bilku guciari minçatuz, erran çuten:
18 Judaco erregue Ecequiasen egunetan, Miqueas Morasthicoa profeta cen, eta Judaco populu guciari minçatu cen, cioelaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Sion iraulia içanen da landa bat beçala, eta Jerusaleme harri murru bat içanen da, eta temploco mendia oihan gora bat.