2 Hau dio Jaunac: Jar çaite Jaunaren etcheco lorioan, eta Judaco hirietaric Jaunaren etchean adoratzera heldu diren guciei errotzute nic hequiei errateaz manatu darozquitzudan solas guciac; hitz bakar bat ez gorde;
3 Hean guerthacariz ençunen duten, eta itzulico diren cein bere bide tzarreric; eta beren asmuetaco malçurqueriaren gatic hequiei eguiteco burutan derabiladan gaizquia urriqui daquidan.
4 Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Ez banauçue aditzen, ene legue eman darotzuedanean ibilceco;
5 Aditzeco ene cerbitzari profeten solasac, gauaz jaiquiz eta bidatuz igorri baitarozquitzuet, eta ez baititutzue ençun;
6 Silo beçala emanen dut etche hau, eta hiri hau madaricionetan emanen diotet lurreco jendaia guciei.
7 Eta aphecec, eta profetec, eta populu guciac aditu çuten Jeremias solas horien erraten Jaunaren etchean.
8 Eta Jeremiasec akabatu cituenean Jaunac populu guciari errateaz manatu ciozcanac oro, apheçac, profetac eta populu gucia lothu citzazcon, ciotelaric: Heriotzez hil bedi.