6 Silo beçala emanen dut etche hau, eta hiri hau madaricionetan emanen diotet lurreco jendaia guciei.
7 Eta aphecec, eta profetec, eta populu guciac aditu çuten Jeremias solas horien erraten Jaunaren etchean.
8 Eta Jeremiasec akabatu cituenean Jaunac populu guciari errateaz manatu ciozcanac oro, apheçac, profetac eta populu gucia lothu citzazcon, ciotelaric: Heriotzez hil bedi.
9 Certaco profetisatu du Jaunaren icenean, erranez: Etche hau Silo beçala içanen da; eta hiri hau desmasiatua içanen da, egoiliar bat ez duqueen beçala? Eta populu gucia Jeremiasen contra bildu cen Jaunaren etchera.
10 Eta Judaco buruçaguiec gauça horiec adituric, erregueren etchetic Jaunaren templora igan ciren, eta jarri ciren Jaunaren temploco athe berriaren sarcean.
11 Eta apheçac eta profetac buruçaguiei eta populu guciari minçatu ciren, ciotelaric: Heriotzezco juiamendua mereci du guiçon hunec, ceren hiri hunen contra profetisatu baitu, çuen beharriz aditu duçuen beçala.
12 Eta Jeremiasec, aitzindari guciei eta populu guciari minçatuz, erran çuen: Jaunac igorri nau etche huni eta hiri huni profetisatzera aditu ditutzuen hitzac oro.