1 Erraten ohi da: Guiçon batec uzten badu bere emaztea, eta hau, haren ganic urrunduric, ezconcen bada berce batequin; lehembicico senharra itzulico othe da andre haren gana? emaztequi hura ez othe da kutsatua eta liçundua? eta çu, lohitu çare çure asco galaiequin: bihur çaite halere ene gana, dio Jaunac, eta nic onhetsiren çaitut.
2 Alcha çatzu beguiac goiti, eta ikusaçu hean non den toquia ceintan ez baituçu çure burua lohitu: bide-bazterretan jarcen ciren, galaien beguira, ohoina mortuan beçala; eta lurra lohitu duçu çure liçunqueria eta malçurqueriez.
3 Horren gatic debecatuac içan dire uri goçoac, eta udazqueneco uria ez da içatu: emazte lilitchoaren copeta eguin çaitzu, ez duçu nahi içan gorritu.
4 Orai bederen dei eguin diçadaçu erranez: Ene aita, garbi nincenean bidatu nauçuna çu çare:
5 Samur egonen othe çare bethi, edo azqueneraino iraunen othe du çure hasarreac? Hola minçatu, eta gaizqui eguiten haritu çare, eta eguin duçu ahal becembat.
6 Eta Jaunac erran çarodan Josias erreguearen egunetan: Ez duçu ikusi cer eguin duen Israel bihurriac? Goan da mendi gora gucietara eta çuhaitz hostotsu gucien azpira, eta han lohiqueriari eman du bere burua.