16 Eta populatuco çaretenean eta lurraren gainean berhatuco egun hequietan, dio Jaunac, ez dute guehiago erranen: Jaunaren batasuneco arka. Eta etzaitzue guehiago gogorat ethorrico, eta etzarete hartaz orhoituco; eta nihor ez da haren ikustera ethorrico eta ez da guehiago içanen.
17 Orduan Jerusaleme deithuren dute Jaunaren tronua, eta harat bilduren dira jendaqui guciac Jaunaren icenera Jerulalemen, eta ez dira ibiliren haren bihotz galduco tzarquerien ondotic.
18 Egun hequietan Judaco etchea hurbilduren çaio Israelgo etcheari, eta biac batean ethorriren dire ipharraldetic, nic çuen arbasoei emanicaco lurrera.
19 Aldiz nic erran dut: Nola eçarriren çaitut ene umeen artean, eta emanen darotzut lur lehiagarria, jendaietaco armaden primança ederra? Eta erran dut: Deithuco nauçu aita, eta ene ondotic ibilcetic etzare baratuco.
20 Bainan emaztequi batec erdeina baleça bere maithatzailea, hala arbuiatu nau Israelgo etcheac, dio Jaunac.
21 Marrasca bat ençun da bideetan, Israelgo umeen nigar eta orrobiac; ceren tzartu duten beren bidea, eta ahanci beren Jainco Jauna.
22 Itzul çaitezte, haurrac, itzul, eta nic eceztaturen ditut çuen gaizquiac. Huna non heldu garen çure gana; çu çare alabainan gure Jainco Jauna.