2 Alcha çatzu beguiac goiti, eta ikusaçu hean non den toquia ceintan ez baituçu çure burua lohitu: bide-bazterretan jarcen ciren, galaien beguira, ohoina mortuan beçala; eta lurra lohitu duçu çure liçunqueria eta malçurqueriez.
3 Horren gatic debecatuac içan dire uri goçoac, eta udazqueneco uria ez da içatu: emazte lilitchoaren copeta eguin çaitzu, ez duçu nahi içan gorritu.
4 Orai bederen dei eguin diçadaçu erranez: Ene aita, garbi nincenean bidatu nauçuna çu çare:
5 Samur egonen othe çare bethi, edo azqueneraino iraunen othe du çure hasarreac? Hola minçatu, eta gaizqui eguiten haritu çare, eta eguin duçu ahal becembat.
6 Eta Jaunac erran çarodan Josias erreguearen egunetan: Ez duçu ikusi cer eguin duen Israel bihurriac? Goan da mendi gora gucietara eta çuhaitz hostotsu gucien azpira, eta han lohiqueriari eman du bere burua.
7 Eta horiec guciac eguin dituen ondoan, erran içan diot: Itzul çaite ene gana. Eta ez da itzuli.
8 Eta horren ahizpa Juda legue-hausleac ikusi du, Israel bihurria utzi nuela, berceequin kutsatu celacotz; eta eman nioela uzteco agueria; eta haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da lotsatu, bainan goan da, eta bera ere lohitu.