20 Bainan emaztequi batec erdeina baleça bere maithatzailea, hala arbuiatu nau Israelgo etcheac, dio Jaunac.
21 Marrasca bat ençun da bideetan, Israelgo umeen nigar eta orrobiac; ceren tzartu duten beren bidea, eta ahanci beren Jainco Jauna.
22 Itzul çaitezte, haurrac, itzul, eta nic eceztaturen ditut çuen gaizquiac. Huna non heldu garen çure gana; çu çare alabainan gure Jainco Jauna.
23 Eguiazqui gueçurtiac ciren munho eta mendi guciac; eguiazqui gure Jainco Jauna baithan da Israelen salbamendua.
24 Gure haurtasunetic, ahalcagarriqueria batec iretsi ditu gure aiten lanac, hequien ardiac eta abereac, hequien seme-alabac.
25 Gure ahalcagarritasunean lo eguinen dugu, eta gure laidoac estaliren gaitu; ceren gure Jainco Jaunaren contra eguin baitugu bekatu, guc eta gure arbasoec, gure haurtasunetic eta egun hau arteo; eta ez baitugu ençun gure Jainco Jaunaren minçoa.