7 Eta horiec guciac eguin dituen ondoan, erran içan diot: Itzul çaite ene gana. Eta ez da itzuli.
8 Eta horren ahizpa Juda legue-hausleac ikusi du, Israel bihurria utzi nuela, berceequin kutsatu celacotz; eta eman nioela uzteco agueria; eta haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da lotsatu, bainan goan da, eta bera ere lohitu.
9 Eta lohiqueriaraco bere lerracortasunaz likistu du lurra, eta kutsatu da harriarequin eta çurarequin.
10 Eta horietan orotan haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da ene ganat itzuli bere bihotz guciaz, bainan aleguiaca, dio Jaunac.
11 Eta Jaunac erran çarodan: Israel bihurriac garbi eguiten du, Juda legue-hauslearen aldean.
12 Çoaz eta solas hauquiec oihu eguizquitzu ipharralderat, eta erraçu: Itzul çaite, Israel bihurria, dio Jaunac, eta ez dut çuen ganic aldaraturen ene beguithartea; ceren saindu bainaiz, dio Jaunac, eta ez naiz bethi hasarre egonen.
13 Bainan eçagutaçu çure gaizquia, ecen hautsi duçu çure Jainco Jaunaren leguea; eta çure urhatsac jainco arrotzetara barraiatu ditutzu, çuhaitz hostotsu gucien azpian, eta ez duçu ençun ene minçoa, dio Jaunac.