11 Ceren, dio Jaunac, çurequin bainaiz çure salbatzeco; ecic xahuturen ditut jendaia guciac, ceinen erdian barraiatu baitzaitut; çu ordean etzaitut xahuturen; bainan açurriaturen çaitut çucentasunean, uste içan ez deçaçun hobengabe çarela.
12 Ecen hau dio Jaunac: Çure hauscura ecin-sendatuzcoa da, çure çauria guciz gaixtoa.
13 Haren behar-beçala lotzen nihorc ez daqui; sendacariec çuretzat indarric ez dute.
14 Maite cintuztenec ahanci çaituzte guciec, eta etzaituzte guehiago bilhatzen; alabainan etsai baten sakiaz, gaztigu gogorraz jo çaitut; çure tzarqueria nihonerecoen gatic, gogor eguin dira çure bekatuac.
15 Certan çaude arkumaca çure phorrocaduraz? Ecin-sendatuzcoa da çure oinhacea: çure tzarqueria nihonerecoen gatic, çure bekatu gaitzen ariaz eguin darotzut hori.
16 Hargatic jaten hari çaituzten guciac iretsiac içanen dira, eta çure etsaiac oro gathibu eramanac; çu desmasiatzen çaituztenac desmasiatuac içanen dira; eta çure larrutzaile guciac larrutzera emanen ditut.
17 Ecen hersico dut çure orbaina, eta sendatuco çaitut çure çaurietaric, dio Jaunac; ceren deithu çaituzten iraicia, oi Sion, diotelaric: Hori da nihorc bilhatzen ez duen hura.