21 Eta haren buruçaguia haren ganicacoa içanen da; eta deithuren dut, eta hurbilduco da ene gana; ecen cein da hura, niri hurbilceari bere bihotza demana? dio Jaunac.
22 Eta ene populua içanen çarete, eta ni çuen Jaincoa içanen naiz.
23 Huna Jaunaren xirimola, hasarre jauzten dena, phesia iraulcen dena, jausten dela gaixtaguinen buruaren gainera.
24 Jaunac ez du aldaratuco bere hasarrearen hatsa, eguin eta bethe detzan arteo bere bihotzeco xedeac: azquen egunean ardietsiren ditutzue.