3 Ecen, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac; eta bihurraraciren dut Israelgo eta Judaco ene populua, dio Jaunac, eta bihurraraciren ditut hequien arbasoei eman içan diotedan lurrera, eta hartaz goçaturen dire.
4 Eta hauquiec dire hitzac Jaunac Israeli eta Judari erran daroeztenac:
5 Ecen hau dio Jaunac: Ençun dugu icialdurazco deihadarra: lazdura da, eta ez baquea.
6 Galda eta ikusaçue hean guiçona erditzen den; certaco, bada, ikusten ditut, erdi-minetan dena beçala, beren sahetsei lothuac, eta beguitharte guciac ubeldurara itzuliac?
7 Çorigaitz! Ecen handia da egun hura, eta haren iduricoric ez da; eta da Jacoben hesturaco eguna, eta hartaric ere salbaturen da.
8 Eta hau içanen da egun hartan, dio armadetaco Jaunac: çathicaturen dut çuen lephotic etsaien uztarria, eta trencaturen ditut haren estecac, eta arrotza ez da guehiago çuen gainean nausi içanen.
9 Bainan cerbitzaturen dute beren Jainco Jauna, eta Dabid, beren erreguea, nic orduan eraiquiren diotedana.