4 Eta hauquiec dire hitzac Jaunac Israeli eta Judari erran daroeztenac:
5 Ecen hau dio Jaunac: Ençun dugu icialdurazco deihadarra: lazdura da, eta ez baquea.
6 Galda eta ikusaçue hean guiçona erditzen den; certaco, bada, ikusten ditut, erdi-minetan dena beçala, beren sahetsei lothuac, eta beguitharte guciac ubeldurara itzuliac?
7 Çorigaitz! Ecen handia da egun hura, eta haren iduricoric ez da; eta da Jacoben hesturaco eguna, eta hartaric ere salbaturen da.
8 Eta hau içanen da egun hartan, dio armadetaco Jaunac: çathicaturen dut çuen lephotic etsaien uztarria, eta trencaturen ditut haren estecac, eta arrotza ez da guehiago çuen gainean nausi içanen.
9 Bainan cerbitzaturen dute beren Jainco Jauna, eta Dabid, beren erreguea, nic orduan eraiquiren diotedana.
10 Ez beraz beldur içan çu, Jacob, ene cerbitzaria, dio Jaunac; ez ici, Israel; ecen huna nic atheraturen çaitudala urrungo lurretic, eta çure umeac ere beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzuliren da; phausaturen da, eta ontasun gucien erdian içanen da igueri, eta nihor ez da içanen haren icitzeco;