13 Eta Baruc hequien aitzinean manatu nuen, nioelaric:
14 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Har çatzu agueri hauquiec, erospeneco agueri idequia den hau, eta ciguilatua den berce hau; eta lurrezco unci batean eçar çatzu, lucez iraun ahal deçatençat.
15 Alabainan hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Etche, landa, mahasti erosteac içanen dire oraino lur huntan.
16 Eta erospeneco agueria erran ondoan Baruqui, Neriren semeari, Jaunari othoitzean jarri ninçaioen, nioelaric:
17 Ai! ai! ai! Jainco Jauna, huna çuc eguin ditutzu ceru-lurrac çure ahal handi eta çure beso hedatuaz; çuri etzaitzu deusere gaitzic;
18 Çuc urricalmendu harmen duçu mila guiçaldiren buruan, eta aiten gaixtaqueria bihurcen duçu hequien ondotic semeen gainera; oi Jainco guciz hazcar, handi, botheretsua, armadetaco Jauna da çure icena.
19 Handi çare çure conseiluan, ecin-ardietsizcoa çure gogoetan; çure beguiac idequiac daude Adamen semeen urhats gucien gainean, batbederari bihurceco bere bideen arabera eta bere asmuen fruituen arabera.