15 Alabainan hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Etche, landa, mahasti erosteac içanen dire oraino lur huntan.
16 Eta erospeneco agueria erran ondoan Baruqui, Neriren semeari, Jaunari othoitzean jarri ninçaioen, nioelaric:
17 Ai! ai! ai! Jainco Jauna, huna çuc eguin ditutzu ceru-lurrac çure ahal handi eta çure beso hedatuaz; çuri etzaitzu deusere gaitzic;
18 Çuc urricalmendu harmen duçu mila guiçaldiren buruan, eta aiten gaixtaqueria bihurcen duçu hequien ondotic semeen gainera; oi Jainco guciz hazcar, handi, botheretsua, armadetaco Jauna da çure icena.
19 Handi çare çure conseiluan, ecin-ardietsizcoa çure gogoetan; çure beguiac idequiac daude Adamen semeen urhats gucien gainean, batbederari bihurceco bere bideen arabera eta bere asmuen fruituen arabera.
20 Egungo eguna arteo çuc eguin ditutzu eçagutzari eta sendagailac Eguiptoco lurrean, eta Israelen, eta guiçonen erdian, eta çure icena eguin duçu egun den beçalacoa.
21 Eta Israelgo çure populua Eguiptoco lurretic erakarri duçu eçagutzariz, sendagailaz, çure escu hazcar eta beso hedatuaz, eta larderia gaitzaz.