21 Eta Israelgo çure populua Eguiptoco lurretic erakarri duçu eçagutzariz, sendagailaz, çure escu hazcar eta beso hedatuaz, eta larderia gaitzaz.
22 Eta lur hau eman dioçute, hauquien arbasoei cin eguin cinaroeten beçala, emanen cinaroetela lur bat esne eta ezti çariona.
23 Eta huntan sarthu dire, eta goçatu dute; eta çure hitzari ez dire ethordun içatu, ez çure leguean ez dire ibili: ez dituzte eguin çuc manatu cinaroezten guciac, eta gaitz hauquiec oro guerthatu çaizcote.
24 Horra hazcargailuac hiriaren contra alchatuac, hunen harceco; eta hiria emana da Caldearren escura; guducatzen dute ezpataz, gosete eta içurriteaz; eta çuc erran guciac guertatu dire, cerorrec ikusten duçun beçala.
25 Eta çuc, Jainco Jauna, derrataçu: Landa bat dirutan erosaçu, eta lekucoac har çatzu; noiz-etare hiria Caldearren escura emana baita.
26 Eta Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cioena:
27 Huna ni guiçon gucien Jainco Jauna; othe da deusere enetzat gaitz içanen denic?