22 Eta lur hau eman dioçute, hauquien arbasoei cin eguin cinaroeten beçala, emanen cinaroetela lur bat esne eta ezti çariona.
23 Eta huntan sarthu dire, eta goçatu dute; eta çure hitzari ez dire ethordun içatu, ez çure leguean ez dire ibili: ez dituzte eguin çuc manatu cinaroezten guciac, eta gaitz hauquiec oro guerthatu çaizcote.
24 Horra hazcargailuac hiriaren contra alchatuac, hunen harceco; eta hiria emana da Caldearren escura; guducatzen dute ezpataz, gosete eta içurriteaz; eta çuc erran guciac guertatu dire, cerorrec ikusten duçun beçala.
25 Eta çuc, Jainco Jauna, derrataçu: Landa bat dirutan erosaçu, eta lekucoac har çatzu; noiz-etare hiria Caldearren escura emana baita.
26 Eta Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cioena:
27 Huna ni guiçon gucien Jainco Jauna; othe da deusere enetzat gaitz içanen denic?
28 Hargatic hau dio Jaunac: Huna non hiri hunen arthiquitzera nohan Caldearren escuetara eta Babilonaco erregueren escura, eta hartuco dute.