30 Ecen beren gaztetasunetic, baratu gabe ene beguien aitzinean gaizqui eguiten hari ciren Israelgo eta Judaco umeac; Israelgo umeac, ceinec orai arteo beren escuetaco eguincariez sumintaraci bainaute, dio Jaunac.
31 Alabainan ene hasarrearen eta gaitziduraren jauzgarri bilhacatu da hiri hori, eguina içan den egunetic, eta ene aitzinetic kendua içanen den egun hau arteo,
32 Israelgo umeec eta Judaco umeec, ni hasarretzera deithuz, berec eta beren erregue, beren aitzindari, beren aphez, beren profetec, Judaco guiçonec eta Jerusalemdarrec erabili duten gaixtaqueriaren ariaz.
33 Eta guibelaz itzuli çaizquit, eta ez beguithartez, noiz-eta-ere goiz-goicetic irakasten eta arguitzen bainituen, eta cridançaren onhesteric ez baitzuten ençun nahi.
34 Eta beren jaincomoldeac eçarri dituzte ene icena deithua cen etchean, haren lohitzecotzat.
35 Eta leku gorac Baali eguin diozcate Enomen semeen haranean, Moloqui beren seme, alaben imolatzeco; nic ez diotet holacoric manatu, eta etzait gogorat ere ethorri, holaco icigarriqueriaric eguin eta Juda bekatura erorraraz ceçaten.
36 Eta orai horien gatic, hau dio Israelgo Jainco Jaunac hiri huni, ceintaz baitioçue, arthiquia içanen dela Babilonaco erregueri, ezpatari, gosete eta içurriteari: