33 Eta guibelaz itzuli çaizquit, eta ez beguithartez, noiz-eta-ere goiz-goicetic irakasten eta arguitzen bainituen, eta cridançaren onhesteric ez baitzuten ençun nahi.
34 Eta beren jaincomoldeac eçarri dituzte ene icena deithua cen etchean, haren lohitzecotzat.
35 Eta leku gorac Baali eguin diozcate Enomen semeen haranean, Moloqui beren seme, alaben imolatzeco; nic ez diotet holacoric manatu, eta etzait gogorat ere ethorri, holaco icigarriqueriaric eguin eta Juda bekatura erorraraz ceçaten.
36 Eta orai horien gatic, hau dio Israelgo Jainco Jaunac hiri huni, ceintaz baitioçue, arthiquia içanen dela Babilonaco erregueri, ezpatari, gosete eta içurriteari:
37 Hara nic bilduco ditudala lur gucietaric, ceinetara iraici baititut ene iraquiduran, ene hasarrean eta gaitzidura handian, eta guibelerat erakarriren ditut leku huntara, eta hemen egonaraciren ditut descansu goçoan.
38 Eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz horien Jaincoa.
39 Eta bihotz bat eta bide bat emanen diozcatet, egun oroz içan ditecen ene beldur, eta ongui hel daquioten berei eta beren umeei beren ondotic.