37 Hara nic bilduco ditudala lur gucietaric, ceinetara iraici baititut ene iraquiduran, ene hasarrean eta gaitzidura handian, eta guibelerat erakarriren ditut leku huntara, eta hemen egonaraciren ditut descansu goçoan.
38 Eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz horien Jaincoa.
39 Eta bihotz bat eta bide bat emanen diozcatet, egun oroz içan ditecen ene beldur, eta ongui hel daquioten berei eta beren umeei beren ondotic.
40 Eta horiequin joco dut bethirainoco patua, eta ez naiz baratuco horiei ongui eguitetic; eta ene beldurra emanen diotet horien bihotzei, ez deçaten guibelerat eguin ene ganic.
41 Eta horien baithan bozturen naiz, horiei ongui eguinez, eta lur huntan gogorturen ditut cintasunean, ene bihotz oroz eta grima guciaz;
42 Ecen hau dio Jaunac: Nola populu horren gainera erakarri baitut ondico handi hau gucia, hala erakarriren ditut aguincen diozcatedan onguiac oro.
43 Eta landa-erosteac içanen dire lur huntan, ceintaz baiterraçue mortu eguina dela, ceren ez den huntan ez guiçon, ez aciendaric guelditu, eta ceren emana den Caldearren escuetara.