41 Eta horien baithan bozturen naiz, horiei ongui eguinez, eta lur huntan gogorturen ditut cintasunean, ene bihotz oroz eta grima guciaz;
42 Ecen hau dio Jaunac: Nola populu horren gainera erakarri baitut ondico handi hau gucia, hala erakarriren ditut aguincen diozcatedan onguiac oro.
43 Eta landa-erosteac içanen dire lur huntan, ceintaz baiterraçue mortu eguina dela, ceren ez den huntan ez guiçon, ez aciendaric guelditu, eta ceren emana den Caldearren escuetara.
44 Landac dirutan erosico dire; agueriac iscribatuco dire, eta ciguiluaz joco; eta lekucoac hartuco dire Benjamingo lurrean, Jerusalemgo inguruan, Judaco hirietan, mendietaco eta celhaietaco hirietan, eta hegoaldera direnetan, ceren itzularaciren baititut hequietaricaco gathibuac, dio Jaunac.