12 Hau dio armadetaco Jaunac: Mortu, guiçon eta abere gabe den leku huntan, eta huntaco hirietan içanen da oraino arthaldeac phausaracico dituzten arçainen egoitza.
13 Mendietaco eta celhaietaco hirietan eta hegoalderat diren hirietan, Benjaminen lurrean, Jerusalemeco inguruan eta Judaco hirietan, arthaldeac iraganen dire oraino kondatzaileen escuen azpian, dio Jaunac.
14 Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta betheco dut Israelgo etcheari eta Judaco etcheari eman içan diotedan hitz ona.
15 Egun hequietan eta ordu hartan, Dabiden ganic ilkiaracico dut çucentasuneco gandoa, eta lurraren gainean çucenari çucentasunean emanen dio bere bidea.
16 Eta egun hequietan Juda salbatua içanen da, eta Jerusaleme descansu bethean egonen da; eta icen huntaz deithuco dute haina: Gure Jaun çucena.
17 Ecen hau dio Jaunac: Ez da Dabiden ganic escasturen guiçona, Israelgo etcheco tronuaren gainean jarrico dena;
18 Eta aphecetaric eta lebitarretaric ez da ene aitzinean escasturen guiçona, holocaustac escainico, sacrificioa erreco eta bitimac hilen dituena menderen mendetan.