Jeremiasen Profecia 33:9-15 BHNT

9 Eta horrec barraiaturen ditu ene icena, eta bozcario, cantu eta jauciac lurreco jendaia gucietan ceinec adituco baitituzte nic horiei egonen daroeztedan onguiac; eta horiei emanen daroeztedan baque handi eta ontasun guciec lotsaturen eta nahasiren dituzte hequiec.

10 Hau dio Jaunac: Leku hortan, ceina mortu baiterraçue, ez delacotz hor ez guiçonic, ez abereric; Judaco hiri eta Jerusalemeco inguru, egoiliarric eta aciendaric gabe larrutuac daudecenetan ençunen dire oraino

11 Atseguinezco eta bozcariozco oihuac, jaun esposaren eta andre esposaren cantuac, eta erranen dutenac: Aithor dioçogun bihur armadetaco Jaunari, ceren ona den Jauna, ceren bethi gucian dirauen haren urricalmenduac; ençunen dire, botuzco escainçac Jaunaren etchera ekarrico dituztenen oihuac; ecen lur huntaco desherrituac guibelerat ekarriren ditut eta jarriren ditut hastapenean ciren beçala, dio Jaunac.

12 Hau dio armadetaco Jaunac: Mortu, guiçon eta abere gabe den leku huntan, eta huntaco hirietan içanen da oraino arthaldeac phausaracico dituzten arçainen egoitza.

13 Mendietaco eta celhaietaco hirietan eta hegoalderat diren hirietan, Benjaminen lurrean, Jerusalemeco inguruan eta Judaco hirietan, arthaldeac iraganen dire oraino kondatzaileen escuen azpian, dio Jaunac.

14 Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta betheco dut Israelgo etcheari eta Judaco etcheari eman içan diotedan hitz ona.

15 Egun hequietan eta ordu hartan, Dabiden ganic ilkiaracico dut çucentasuneco gandoa, eta lurraren gainean çucenari çucentasunean emanen dio bere bidea.